Bukatuta
'Idiot-Sincracia' ikuskizunera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/idiotsincracia-ikuskizunera-joan-nahi-duzu/@@download/image/idiot_sincrasy_1380291105.jpg

'Idiot-Sincracia' ikuskizunera joan nahi duzu?

'Idiot-Sincracia' ikuskizunera joan nahi duzu?
Bilboko BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak XV. edizioa du aurtengoa, eta urriaren 23tik azaroaren 3ra bitarte bi diziplina artistiko horiek uztarzten dituzten obra bikainak ikusteko aukera izango da hiriko hainbat aretotan. Besteak beste, Igor and Moreno konpainiaren 'Idiot-Sincracia' dantza emankizuna. GAZTEZULOn bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Eman izena!


Mugimendu sinpleen errepikapena eta bat bateko aldaketak ditu oinarri Igor and Moreno bikotearen obrak. Italiarra da bata, britainiarra bestea. Soinu berdintsuak eta proiektatutako irudiek mundu unibertsal bezain intimo batera eramango ditu ikusleak, nor bere barrenean arakatzera, zoriontasunaren bila.

Urriaren 25ean, ostirala, iluntzeko 21:00etatik aurrera aurkeztuko dute lana La Fundicion aretoan, eta beheko koadroa betetzen duzuenon artean bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Animatu!