Bukatuta
Lurrazpiko Festan egon nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/lurrazpiko-festan-egon-nahi-duzu/@@download/image/l_lurrazpiko-20_1391604948.png

Lurrazpiko Festan egon nahi duzu?

Lurrazpiko Festan egon nahi duzu?
Otsailaren 8an Donostiako Gazteszenan egingo dute Ayo Silver! zigiluak antolatzen duen Lurrazpiko Festa musika jaialdia. Sarrerak salgai daude oraindik baina GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu irakurleen artean.


Aurten ere, Lurrazpiko Festa jaialdia antolatu du Ayo Silver! zigiluak Donostian. Otsailaren 7an, 20:30etan, estreinatuko dute jaialdia DOKA Kafe Antzokian Juventud Juché, Viva Bazooka eta Los Claveles taldeen kontzertuekin doan, baina hitzordu garrantzitsuena larunbatean helduko da Gazteszenara. Le Bukowskin egingo duten Lurrazpiko Merendolaren ondotik, 20.00etan irekiko dituzte Gazteszenako ateak.

12 eta 15 eurotan eskuratu ditzazkezu sarrerak oraindik baina guk bi sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko. Ibili bizkor eta eman izena!