Bukatuta
Opari hau zuretzat nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/opari-hau-zuretzat-nahi-duzu/@@download/image/ternua_mendian_1410177661.jpg

Opari hau zuretzat nahi duzu?

Opari hau zuretzat nahi duzu?
Hasi berri dugun ikasturteari ederki hartuko diozu martxa Ternua motxila dotore honekin! Klaseko liburuak, kirol arropa, lanera eramateko tupperra edo asteburuko ihesaldia egiteko beharrezkoa duzun dena sartzeko poltsa paregabea da.


Zuretzat nahi baduzu, erantzun ondoko galderari: Ana Goitia moda blogariaren ustez, zer jantziko dugun udazken honetan? Bilatu erantzuna gure aldizkariko orrietan, eta GAZTEZULO.COM webguneko ‘Lehiaketak’ atalaren bidez bidaliguzu. Ez galdu aukera!

Ixi betaurrekoak, Irati Malasetxebarriarentzat



Sekulako arrakasta izan dute eskuz egindako egurrezko IXI betaurrekoek! Eta gainera den-denok ondo erantzun diozue galderari: Peyo Lizarazuk taula gorria darabil. Izen guztiak zakuan sartu ditugu, eta Irati Malasetxebarria bilbotarra izan da zorteduna. Ikusi zeinen dotore dagoen! Aspaldiko harpidedunak dira familian eta aitortu digunez, gehien gustatzen zaion atala elkarrizketarena da, gainontzeko komunikabideetan inoiz gutxitan agertzen diren pertsona interesgarrien berri izateko aukera ematen diogulako. Bai horixe!

Lotura interesgarriak



www.ternua.es