Bukatuta
Pikurock jaialdira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/pikurock-jaialdira-joan-nahi-duzu-2/@@download/image/pikurcock_2013_1383135953.jpg

Pikurock jaialdira joan nahi duzu?

Pikurock jaialdira joan nahi duzu?
Aurten ere gainean da Irurtzun musikaz bustitzen duen Piku Rock jaialdia. Azaroaren 2an egingo dute XII. edizioa eta dagoeneko dena prest dute. Guk, ohi bezala, sarrera bikoitza dugu zuen artean zozkatzeko!


Beste urte batez iritsi da, udazkenarekin batera, Irurtzungo Piku Rock jaialdiaren hitzordua. Azaroaren 2an ilunabarreko 20:30etan hasiko dira kontzertuak. Aurten, Hamlet, Def con Dos, Gatibu, Lin Ton Taun eta Tximeleta taldeak ariko dira eta gaua behar bezala amaitzeko DJ BUll eta DJ Jo Ta Txok jarriko dute musika. Guk sarrera bikoitza dugu zuen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena bi egun besterik ez baitituzu!