Bukatuta
Yani Como, Correos eta La Fabrica de Colores zuzenean ikusi nahi dituzu? [Men Of Rock 5. urteurrena] https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/yani-como-correos-eta-la-fabrica-de-colores-zuzenean-ikusi-nahi-dituzu-men-of-rock-5-urteurrena/@@download/image/men_of_rock_1401170938.jpg

Yani Como, Correos eta La Fabrica de Colores zuzenean ikusi nahi dituzu? [Men Of Rock 5. urteurrena]

Yani Como, Correos eta La Fabrica de Colores zuzenean ikusi nahi dituzu? [Men Of Rock 5. urteurrena]
Asteburu honetan, maiatzaren 29tik 31ra, Men of Rock Musika Elkarteak 5. urteurrena ospatuko du Donostian, hiru egunez luzatuko den egitarau interesgarriarekin. GAZTEZULOn, egun bakoitzeko sarrera bikoitz bana dugu irakurleen artean zozkatzeko. Zorte on!


Ostegunean, maiatzak 29, Donostiako Le Bukowski aretoan prestatu dute hitzordua. Labretta Suede & The Motel 6 esatubatuarrak eta Oskar Benas irundarra ariko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Ostiralean DOKA Kafe Antzokian Yani Como, Correos eta La Fábrica de Colores DJa nagusituko dira eta larunbatean, azkenik, egitarau bereziarekin itxiko dute hiru egunetako egitaraua.

Sarrerak salgai daude dagoeneko baina adi, GAZTEZULOn egun hitzordu bakoitzeko sarrera bikoitz bana zozkatuko dugu. Ostiraleko kontzertuak galdu nahi ez badituzu ibili bizkor eta eman izena beheko koadroan!