azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
literatura | liburuen kritikak
antolatu honi jarraiki:
125. zenbakia | 2012/12
'Nemesis'
Idazlea: Philip Roth Itzultzailea: Beñat sarasola
- Testuak: Irati Murua -
New Jerseyeko Newark komunitate judutarrean kokatutako eleberria dugu. 1944ko udara da eta apurka-apurka polioaren epidemia zabaltzen ari da inguruan. Bucky Cantor protagonista ikastetxe batean lanean diharduen irakaslea dugu eta ikasle, lankide zein ezagun ugari gaixotzen ari zaizkion unean lanpostu berri bat eskainiko diote Newarketik urrun. Joan ala gelditu erabaki beharko du. Heriotza, beldurra, konpromisoa, gizakia indibiduo zein kolektibo gisa… dira eleberrian lantzen diren gai moraletako batzuk, artean maiz agertzen direnak, eta idazle estatubatuarrak bikain jorratuko dituenak.


125. zenbakia | 2012/12
Lau kantari
Juan Gorostidi
- -
Beñat Achiary, Mikel Laboa, Imanol Lartzabal eta Ruper Ordorika ardatz hartuta, herri kantagintza aztertu du Juan Gorostidik. Hautaketa subjektiboa izan dela azpimarratu du hasieratik eta hartara bere ustetan euskal kantagintzan mugarri izan diren lau musikari hartu ditu. Baina musikari moduan ez ezik, artista sortzaile moduan aztertu ditu laurak. Zenbait abestik sona handia lortuagatik, artisten paperak ezezagun izaten jarraitzen duela dio egileak eta hutsune hori betetzera ei dator liburu berezi eta interesgarri hau.
125. zenbakia | 2012/12
'Atakak'
Hasier Larretxea
- Testuak: Irati Murua -
Ataka hesia da, lur eremu baten sarbidea eta aterabidea. Pasabidea. Eta Larretxearen hitzetan, erori gabe zeharkatzen jakin behar da, hauek ongi hertsi ondotik, beti ere. Tartean denborak jartzen dituen atakez ari da poeta, baita geografiak jarritakoez ere. Idazle nafarra Madrilen bizi dela badira zenbait urte, eta poesia jaioterrira itzultzeko, honi omen egiteko bidetzat du. Nostalgia kutsu horrekin eta sakontasun handiz osatutako liburua dugu Atakak. “Izaten jakin/egoteari uzteko”.  
126. zenbakia | 2012/02
"Spray"
Paddy Rekalde
- Maitane Legarreta -
"Astindu egizu spray hori eta idatzi(…) / labankada, tiro zein musuen antzerako poemak". Irakurlearen barrua astintzea lortu du Rekaldek poema liburu honen bitartez. Gai ugari aipatzen ditu, hala nola, literatura, heriotza, gizartearen kontraesan eta hipokresiak… Irakurlea epel uzten ez duten poemak dira guztiak; zauria, inpaktua edota zirrara sorrarazten dutenak. "Poesia mailu bat zela esan ziguten, idatzizko lehergailua(…) / baina bizi garen mendebaldeko / merkatalgune itzel honetan / sarritan pentsatzen dut / masturbazio propiorako / bibradore bihurtu dugula poesia".
126. zenbakia | 2012/02
"Ipar haizearen kontra"
Daniel Glattauer, Itzultzailea: Irati Elorrieta
- Maitane Legarreta -
Emmik e-posta bat bidali du aldizkari bateko harpidetza eten nahian. Aldizkariaren helbide berdintsua duen Leori iritsi zaio, ordea, mezua. Nahasketa xume honek bien arteko e-posta elkartrukea sortuko du, eta euren arteko harremana sendotuz joango da. Luzaroan elkarri idatzi ondoren, behin eta berriz izandako buruhausteari aurre egin beharko diote: iritsi al da aurrez aurre elkar ezagutzeko garaia? Idazle austriarrak istorio hunkigarria idatzi du, irakurtzen jarraitzeko irrika pizten duena. You've got mail filma gogorarazten du.
<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ... >>
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak EuskalDownhill elkartea


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com