azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
musika | diskoak
antolatu honi jarraiki:
125. zenbakia | 2012/12
“Abdication for your love” *****
Reigning Sound
- Julen Azpitarte -
Memphis hiriko nire talde kutunak iraupen laburreko disko berria kaleratu du. Greg Cartwright gitarra jotzaile eta abeslariak gidaturiko bandaren lana teklatuek bultzaturiko Lyin’ Girl doinu garage-rock zalearekin hasi arren, berehala murgiltzen da tempo lasaiagoetan. Hala, Everything I Do Is Wrong kantari 60ko hamarkadako pop usaina dario eta Eve balada hunkigarria da. Dena dela, Watching My Baby eta Can't Hold On piezetan bere egin duten soul kutsuko rock and rollera itzultzen dira. Kanta guztietan teklatuak dira protagonista eta nik, nola ez, gustura entzun dut, betiko lez.

125. zenbakia | 2012/12
“You People Can All Go Straight To Hell” ****
Pygmy Shrews
- Julen Azpitarte -
Mattin soinu-terrorista bizkaitarrarekin batera EP bat argitaratu zuen New York hiriko Drunkdriver noise-punk bandako taldekideak dabiltza Pygmy Shrewsen. Proiektu berri honetan ere, punk rock oldarkor eta zurrunbilotsua da ardatza. Ahotsetan, baina, aldaketa nabarmena dago: emakumezkoen eta gizonezkoen tinbreen konbinazioak balio erantsia eman dio; horren erakusle: No Supplies eta AM Breakout aparteko kantak. Hirukotearen jarioa, baina, ez da punk estilora bakarrik mugatzen. Fuck the law diskoaren azken doinua hard rocketik edaten duen dozena bat minutuko kanta esperimental eta zaratatsua da, adibidez. Punk burrunbatsua.  

125. zenbakia | 2012/12
“Menos el oso” ***
Minus The Bear
- Iñigo Etxarri -
Boskoteak baditu, dagoeneko, zazpi lan kaleratuta. 2005eko honek, bosgarrenak, zazpi abestiz osatua, nire arreta bereganatu du base eta sinte elektronikoak karratuak ez diren formekin nahastuta. Arinak diren gitar doinuak, pedal soinuekin sortutako melodia jarraikorrak eta maldan gora doazen abestiak dira ardatza. Euren abestiei jartzen dizkieten tituluengatik dira ezagunak, hala nola: Hey, Wanna Throw Up?, Get Me Naked 2: Electric Boogaloo, Monkey!!! Knife!!! Fight!!! eta Lemurs, Man, Lemurs. Kanta bukatu delakoan bazaude, ziur aski erdia izango duzu oraindik entzuteko.  Halako trikimailuak erabiltzen dituzte Jake Snider eta enparauek. Azpimarratzekoa da, bestalde, gitarrek eta bateriek erritmo hautsiekin jolasteko duten abilezia; tarteka Artic Monkeys talde ingelesa datorkit gogora.

125. zenbakia | 2012/12
“Suedehead Rock” ****
The Daltonz
- Asier Kortabarria -
Bueltan dator Caengo taldea lehen EParen ostean, lehendabiziko diskoarekin. Aurreko lanetan bezala, distortsio gutxiko Oi! rock&roll zalea aurkituko dugu diskoa osatzen duten 12 abestietan, The Templars edota Janitors bezalako taldeak gogora ekarriz. Hala ere, igartzen da euren berezko estiloa garatzeko egin duten ahalegina, bereziki nabaria Ain't No Truth edota Suedehead Rock kantetan. Orokorrean, lan ona. Eta UPVR? Vinyles diskoetxearen eskutik heldu zaigu, beti ere frantziar punk eta Oi!aren onena!

125. zenbakia | 2012/12
“For your consideration” ***
The Brutal
- Haize Galarraga -
Lozorroa hartzek duten neguko ohitura besterik ez dela erakusten ari dira behin eta berriz Anestesiako kideak. Neguko hotzak epeltzeko asmoz-edo, Ibon eta Dani Anestesia taldekide dituen boskote brutalak amorruz beteriko maketa hau kaleratu du. Mikel Kazalisek saiakera industrialak egin ditu Matxura proiektuarekin, eta bitartean, Zarauzko taldearen beste bi partaideek metalaren alde trash eta grooveenak jorratu dituzte. Soinu aldetik produkzio ahulduraren bat nabaritu daitekeen arren, ez dabiltza batere gaizki Daniren Tatuaia estudioan grabatu zutela kontuan hartuta. Entzuteko erraza, formula errepikakorretatik urrun.    

<< 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ... >>
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak EuskalDownhill elkartea


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com