azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan


Buletina jaso
harpidetza
musika | diskoak
antolatu honi jarraiki:
102. alea | 2009/12
“Love & Curses”
Reigning Sound
- Julen Azpitarte -
Bost urte eta gero iritsi zaigu Greg Cartwrightek zuzentzen duen taldearen lan berria. Reigning Soundek orain arteko soinurik onena lortu du Love & Curses honetan. Doinuen estiloari dagokionez, bere horretan jarraitzen dute Memphisekoek, garage-rock pieza biziak soul kutsuko kantu eztiekin uztartzen alegia; 60ko hamarkadako neska taldeen melodiak eta The Byrds bandaren klasizismoa ere antzematen dira. Cartwrighten talentua amaigabea da, kantu sorta hau entzutea baino ez dago horretaz jabetzeko. The Glass Sun 60ko garage-rock talde misteriotsu apartaren Stick Up for Me doinuaren bertsioa.

102. alea | 2009/12
“Under and Under” ****
Blank Dogs
- Julen Azpitarte -
Blank Dogs Brooklyneko Mike Spiner musikariaren bakarkako egitasmoa da. 2007tik etengabe ari da formatu guztietako diskoak plazaratzen, eta ikaragarrizko kritikak jasotzen. Disko hau diskoetxe independente ezagun batekin atera duen lehendabizikoa da. Binilo formatudun lan bikoitza da, luzeegia nire ustez. Estudioan ahalegin berezia egin dute oraingoan, baina bere diskografia luzean lan motzagoak eta sendoagoak aurki daitezke. Oraintsu, esaterako, Captured Tracks bere diskoetxeak lau kantuko maxi borobila argitaratu du. Hala ere, lan aproposa da estatubatuarraren fidelitate baxuko synth-punk-psych-pop bitxian estreinakoz murgildu nahi duenarentzat.

102. alea | 2009/12
“The Yolks”
The Yolks
- Julen Azpitarte -
The Yolks Chicagoko hirukotea da, eta nahikoa harrera ona izan duten zazpi hazbeteko bi proiektu plazaratu ondoren, euren lehendabiziko lan osoa iritsi da. Garage-pop-soul kutsuko 11 rock&roll kantu klasiko bildu dituzte lan homonimoan. Melodia itsaskorrak eta akorde sinpleak dira doinu dibertigarri bezain gozagarri hauen ezaugarri nagusiak, No Bunnyk edo Black Lipsek egiten duten erara. Hala, Ramones, The Kinks eta Buddy Hollyren disko zaharrak hartu, soul apurtxo bat gehitu (esaterako Tyrone Davis), eta formula ezaguna prest dago. Dantza dezagun, beraz!   

102. alea | 2009/12
“Continuation” ***
The Gladiators
- Aritz Sound System -
Albert Griffithsek sortu zuen taldea 1968. urtean, eta sustrai-reggaearen talde indartsuenetarikoa izan zen 70eko hamarkadan, jamaikarrek lortutako ahots jokoek ez baitute parekorik. Azken urteotan, Albert Griffithsen osasun kaskarra dela eta, semeak hartu dio lekukoa ahots nagusi lanetan. Diskoan, roots reggae doinuak entzun daitezke, haize sekzio eta guzti, eta lehen entzunalditik The Gladiators taldea datorkigu burura. Beste reggae izarren semeekin gertatu bezala, honek ere lan handia egin beharko du aitari itzal egiteko.

102. alea | 2009/12
“Pray for villains” *****
Devildriver
- Haize Galarraga -
A zer egurra ematen duten disko honetan Dez Fafara (Coal Chamber ohia) eta bere kideek! Metalaren lehen lerroan jartzeko moduko lana egin dute: Machine Head edota Chimairaren azken diskoen antzera, zati teknikoagoak ere sartuz, baina aspertu gabe, Europako death metalari keinu eginez. Disko mardula, hasieratik bukaeraraino atsedenik eta soberako zatirik gabekoa. Autoan entzun dut diskoa eta gaizkileengatik otoitz egiten bukatu dut bolumena tope jarrita, A-8ko bihurguneak irensten nituen bitartean…      

<< | | | | | | | | | ... | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | ... >>
gaupasa
fotografikoak
teilatupea
agenda
etxekoak


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com