|
| Mota:
|
| Noizerako
erabilgarri :2010-04-01 |
| Prezioa:300€ |
| Nick:
Xabier |
| Pisua batera alokatzeko jendea ezagutu Donostian
Epea: Oraindik aurrera, epe luzerako.
Lekua: Donostia Erdialdea, Antigua, Gros ala Amara.
Prezioa: 300 eta 450 euro artean pertsona eta hilabeteko.
Erretzaileak: Balkoian mesedez.
Gutxi gora-beherako adina: 25 eta 30 urte artean
Gogaiturik al zaude Donostian bisitatzen dituzun geletaz? Ez zara jada ikasle bat eta gazte izan arren, lasaitasun eta erosotasun apur bat gehiago eskertuko al zenuke lanegunetan behinik-behin? Benetan etxean bezala sentiarazi zaitzaken pisuren baten bila al zaude? Barka iragarki honi yankikeri kutsua hartzen badiozu, baina egoera beretsuan dauden pertsonen arreta erakarri nahi izan dut soilik.
Gela libreen eskeintzaren artean errotazio handiko pisuak dira nagusi eta utzikeria maila nabarian daude maiz. Hau dela eta, inongo konpromezurik gabe jendea ezagutzea proposatzen dut, pisu baten epe luzerako alokairu bati aurre egiteko aukera aztertzeko, beharretan eta bizikidetza bezala ulertzen dugunean bat egiten dugu heinean.
Etxebizitza hutsen alokairu merkatuan aukera ederrak aurki daitezke eta ez da hain zaila gertatzen egoera oneko pisuak topatzea. Aproposa dirudi lema honek: Batasuna da indarra!
Batzuetan interesgarriak gerta daitezke kontratudun alokairuak: Gogoratu EAEn 35 urtetik beherakoek errenta aitorpenean urte osoko alokairuaren 25% berreskuratu dezaketela. Langilea bazara beraz, hasiera batean gehiago ordaindu arren gero zerga arinketa nabarmena irabazi dezakezu.
Anima zaitez!
Sakelekoa: 626 229 258 (16:45 eta 22:30 artean hobe)
|
626229258 |
|
|