| Arrunt laket dut: Lagunartea.
|
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Aurreiritzietan oinarritzen den pertsona.
|
| Lasaigarri zait: Ismael Serranoren kantak entzutea.
|
Sutan jartzen nau: Askotan ikusten dudan axolagabekeriak.
|
| Gustura irakurri nuen: Paulo Coelhoren "Once minutos" liburua. Bikaina.
|
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Apunteak… Presioa behar izaten dut ikasi eta kontzentratzeko.
|
| Bertutea: Entzutea asko gustatzen zait.
|
Akatsa: Hoztasuna. Askotan, ez dut lortzen adierazi nahi dudana aditzera ematen.
|
| Ametsa: Niretzat eta herriarentzat erabakitzeko askatasuna.
|
Amesgaiztoa: Norekin konpartitu ezin izatea.
|
| Barre algara eragiten dit: Koadrilak.
|
Negargura ez dut urruti: “Como agua para chocolate” liburuak asko hunkitu ninduen.
|
| Urrea: Herriaren alde, modu anonimoan lanean dabiltzanei.
|
Ikatza: Mina egiten gozatzen duenari.
|
| “Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…”: Ate batzuk joa naiz, baina zabaltzea biren kontua da. Kalabazin batzuk jaso eta emanak ditut.
|
“… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon”. Jasotako kalabazatxoetatik asko ikasi dut, nortasuna elikatzeko izan baitira.
|
| Zure izenari ohore egiten al diozu? Ez itxuraz, baina bai izatez.
|
Noiz jartzen da serio Alaia? Behar baino gehiagotan. Niri edo ingurukoei min egiten digutenean.
|
| Hatzak miazkatzen ditut: Jogurtezko izozkiak eta entsaladak janaz.
|
Gogoko ez dudan jakia: Arrautza duen edozein jaki.
|
| Dirua ordainduko nuke: Lagunen bati ilusioa egingo liokeen zerbait lortzearren.
|
Ez nioke xentimorik ere emango: Xentimorik emateko prest ez dagoenari.
|
| Oporretan, uharte batera zer hiru gauza eramango zenituzke? Lagunarte ona, izozki tona bat, eta konpainiaz aspertuz gero, ihes egiteko txalupa.
|
Zer hiru gauza egin daitezke udako euriari aurre egiteko? Zinemara, hondartzara eta paseatzera joatea, euritan bada ere.
|