Arrunt laket dut: Lagunekin egotea, eta berandura arte lo egitea (nahiz eta gutxitan egin).
|
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Komunetako tapa altxatuta topatzea. Parranda egitea ere ez dut oso gogoko.
|
Lasaigarri zait: Musika, etzanda egotea… Hondartza. Baita uretan ibiltzea ere, nahiz eta olatuak ez gustatu.
|
Sutan jartzen naute: Hamaika gauzek. Pronto handikoa naiz.
|
Gustura irakurri nuen: “El psicoanalista” liburua, intrigazko eta beldurrezko istorioa da.
|
Lo seko geratu nintzen irakurriz: Saiatu arren, “La conjura de los necios” liburua ezin izan dut inoiz amaitu.
|
| Bertutea: Maitekorra naiz.
|
Akatsa: Ez naiz batere puntuala.
|
| Ametsa: Toki lasaietara bidaiatzea.
|
Amesgaiztoa: Egin nahi dudan bidaia, bertan behera geratzea.
|
| Barre algara eragiten didate: Umorezko telesailek, lagunen tontakeriek…
|
Negargura ez dut urruti: Sentibera naiz, eta negarra eragiten duten filmekin, nahiko malko isuria nago; "Printzesatxoa" pelikularekin, adibidez.
|
| Urrea: Nire amona Genovevari. Baita gurasoei ere.
|
Ikatza: Azterketak asmatu zituenari.
|
| "Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez zitzaidan askorik kostatu bikotekidea topatzea. Urte pare bat daramagu elkarrekin.
|
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Kalabaza bat edo beste jasoa naiz, eta kalabazetatik nahiko ikasten da.
|
| Aurtengoarekin, hamabigarren denboraldia du "Goenkale"-k. Adin nagusiaren bila? Batek daki. Nik lehendabizikoa dut. Casting batera aurkeztu nintzen eta hots egin zidaten
|
Goenkale astuna dela diote batzuek. Asko aldatu da. Orain astean bitan emititzen dute, baina jada hamaika gai jorratu dituzte, eta ez dakite zer asmatu.
|
| Hatzak miazkatzen ditut: Lasagna eta entsaladak janaz.
|
Gogoko ez dudan jakia: Begiekin jaten dut. Txipiroiak: ziur goxoak direla, baina ezin ditut probatu.
|
| Dirua ordainduko nuke: Lasaitasuna lortzearren.
|
Ez nioke xentimorik emango: Dirua duenari.
|
| Hondartzara derrigor eraman beharrekoa: Toaila, krema eta etxeko giltzak.
|
Eguzkitan erre ondoren zer? Eguzkitako krema, aftersuna, eta jantzi zuriak.
|