| Arrunt laket dut: Bertso-afariak. Bertsotan aritzea gustuko dut, eta Xumai Muruarekin jarduten dut, batik bat.
|
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Gezurra. Instituzioekin harremana izan dut, eta nahi baino gehiagotan topatzen ari naiz.
|
Lasaigarri zait: Musika. Tapia eta Leturia entzutea, batik bat.
|
Sutan jartzen nau: Prentsan Euskal Herriaz ageri den manipulazioak.
|
Gustura irakurri nuen: Luis Sepulvedaren hiru liburu. Liburu bakoitza gaztelera eta frantsesez irakurtzea dut xede.
|
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Zuzenbideko lege proiektu bat; lo geratzeko modukoak baitira!
|
| Bertutea: Zintzotasuna.
|
Akatsa: Aurpegi galanta dudala esaten didate batzuetan.
|
| Ametsa: Euskal Herriko txoko guztietan euskaraz hitz egin ahal izatea.
|
Amesgaiztoa: Euskal Herriko txoko askotan, euskaraz hitz egin ahal ez izatea.
|
| Barre algara eragiten dit: Anjel Alkainek!
|
Negargura ez dut urruti: Bisitatik bueltan, batzuk bidean geratzen direnean.
|
|
Urrea: AEKri.
|
Ikatza: Chiraci, Sarkozyri eta Zapaterori.
|
| "Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ateak ireki zaizkit, eta udako aire zoroak etorri direnetik, bikotekidea dut.
|
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Goizeko ordu txikietan, mingaina gehiegi dantzatu eta aukerak zapuztu izan ditut.
|
| Euskal Selekzioa lortzeko nahia maldan gora al doa? Bai. Nahiz eta aldapan behera joan nahi, nahiko eroriko hartua da, jada.
|
Esait-eko Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa, hasi eta bukatu? Ez naiz mendia asko zapaldua. Ordeka nahiago dut, nahiz eta txirrindulariak maldan gora ikustea gustatu.
|
| Hatzak miazkatzen ditut: Sagardoz lagunduriko txuleta on batekin.
|
Gogoko ez dudan jakia: Espinakak. Beraz, Popeye ez dut oso begiko.
|
| Dirua ordainduko nuke: Txuleta on baten truke.
|
Ez nioke xentimorik emango: Edozer saldu nahian dabilenari.
|
| Amets Arzallusek, BEC-en, datorren Bertso Txapelketako finala Baionan egitea proposatu zuen. Hala bada, han izanen naiz. Aurten, Iparraldean jokaturiko saioetan, laguntzen aritu naiz apur bat.
|
Baionak, “askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna” soberan edota faltan? Faltan! Udalean, antza, soberan dago, baina kalean faltan dakusat, eta nabarmen, gainera.
|