| Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Artxoa.
|
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Egunkaria.
|
| Ohean. Ametsgaiztoa. Ikasi gabeko gauzak ikasi gabe hiltzea.
|
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Filmak, normalean.
|
| Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Angel Acebesekin.
|
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Aspaldiko taldeen kantak: Kortaturenak, esaterako.
|
| Larrugorritan. Non? Ohean.
|
Lanean. Zer gorroto duzu? Diziplina larregi behar dela.
|
| Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Los Angelesera. Aspergarria da.
|
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Parrandan gaizki? Inoiz ez!
|
| Mendian. Ez da arriskutsua? Oso gutxitan joaten naiz mendira.
|
Hondartzan. Zergatik da aspergarria? Ez zaidalako batere gustatzen lau ordu eguzkitan kiskaltzen pasatzea.
|
| Kiroldegian. Zein kirol? Zer da kiroldegia?
|
Kontzertuan. Zein talde? Delorean.
|
| Liburutegian. Zein liburu? Eduard Punseten El alma esta en el cerebro.
|
Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Duela hilabete inguru, Plan B taldearen kontzertu batean.
|
| Elizan. Noiz azken aldiz? Iaz, Vatikanon, oporretan.
|
Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Ni muslaria naiz. Beraz, Ordago!
|
| Zeruan. Non? Norberaren ametsetan, desioetan
|
Infernuan. Non? Telebista piztu eta hor ageri diren irudi horietakoren batean.
|