Arrunt laket dut: Artearekin zerikusia duen orotan murgiltzea: antzerkian, kantagintzan… Baita ondokoei gozaraztea ere.
|
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Hiri handietako kaleetan ikusi izan ditudan irudi gogorrak: jendea borrokan, oihuka…
|
| Lasaigarri zait: Itsasoaren hotsa.
|
Sutan jartzen nau: Jendeak jakin gabe hitz egiteak.
|
|
Gustura irakurri nuen: Eduardo Galeanoren "El libro de los abrazos". Ohe mahaian daukat, eta berriro irakurtzen ari naiz.
|
Lo seko geratu nintzen irakurriz: "La Regenta". Berriz hartu behar dut, ea amaitzen dudan…
|
|
Bertutea: Jakin-min handia dut ikasteko. Txutxu-mutxuak ez ditut batere begiko.
|
Akatsa: Askotan, kosta egiten zait nire buruari buruz hitz egitea. Isila naiz.
|
|
Ametsa: Bidaiatzen jarraitzea, jendea eta kulturak ezagutzea… Eta batik bat, momentuaz gozatzea.
|
Amesgaiztoa: Maitatzen dudan jendea alboan ez izatea.
|
| Barre algara eragiten didate: Txiste txarrek; baina entzule gisa bakarrik.
|
Negargura ez dut urruti: Adineko pertsonen artean egonik, begietan bakardadea ikusten diedanean.
|
|
Urrea: Nire amatxori!
|
Ikatza: George Bushi.
|
| "Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez naiz ate asko jotakoa. Maitasun kontuetan ez naiz kexatzen.
|
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Behin edo behin kalabazak jaso izan ditut.
|
| Zure ahotsaren inguruan, zein izan da jaso duzun lorerik politena? Entzule baten malkoa ikustea; horixe, politena.
|
Eta antzerkian jaso duzun kritikarik mikatzena? Antzeztutakoa ez dela batere sinesgarria izan.
|
| Hatzak zupatzen ditut: Urtutako gazta janaz! Edozein marka. Gaztazale amorratua naiz.
|
Gogoko ez dudan jakia: Haragia. Begetarianoa naiz duela 7 urtetik. Arraina ere ez dut jaten.
|
| Dirua ordainduko nuke: Azken eguneraino nire ingurukoen maitasuna eta laguntasuna mantentzeagatik.
|
Ez nieke xentimorik emango: Gerrei.
|
| Olentzerori zer eskatuko diozu? Egiten dudanarekin gozatzen jarraitzea.
|
2006. urteak zer eraman behar luke betirako? Igaro ditudan une txarrak eraman ditzala, eta 2007ak ekar ditzala berri onak.
|