|
Arrunt laket dut: Lo egitea! Ikaragarri lotia naiz.
|
Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Inkoherentzia.
|
|
Lasaigarri zait: Ile apaindegira joatea. Batik bat, goibel samar edo pot eginda nagoenen. Goiza lasai hartu eta hara joan orduko erlaxatu egiten naiz.
|
Sutan jartzen nau: Iratzargailuak. Baina inmunizatuta nagoenez, lau behar izaten ditut esnatzeko! Sutan, ziur, nire bizilaguna jartzen da…
|
| Gustura irakurri nuen: Frederic Beigbederren "13,99 euros". Publizitatea astintzen duen liburu bikaina da. Zirrara handia eragin zidan. Segituan irakurri nuen.
|
Lo seko geratu nintzen irakurriaz: Liburua idazteak daukan lanarekin ezin dut esan…
|
|
Bertutea: Esaten badut, xarma galduko du. Beraz, esan dezatela ezagutzen nautenek!
|
Akatsa: Nahiko maniatikoa naiz. Adibidez, egongelako mahaia trastez beteta ikusteak bero-bero jartzen nau.
|
|
Ametsa: Musikarekin aurrera egitea. Eta beti ametsak betetzeko ametsak izatea.
|
Amesgaiztoa: Amets barik geratzea.
|
| Barre algara eragiten didate: Askotan, nire ikasleen irtenaldiek. Oso ondo pasatzen dut eurekin; erruz dibertitzen naiz.
|
Negargura ez dut urruti: Oso negartia naizenez, ia egunero egiten dut negar. Eta egiten jarraitzea espero dut.
|
|
Urrea: Arlo sozialean itzalean lanean eta borrokan ari den jendeari. Musutruk, gainera. Hori izugarria ederra da.
|
Ikatza: Musutruk lanean ari den horri uzten ez dionari.
|
|
"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Egia esan, ez ditut ate asko jo, baina jotakoak ondo astindu ditut. Ez naiz kexatzen.
|
"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon". Kalabazak jasoa ere banaiz, baina ez dira oso traumatikoak izan.
|
Inoiz oholtzan gustura zaudelako egon al zara kontzertu bat ezin bukaturik? Bai, udan, Bartzelonako Apolo areto ezagunean. Bikaina bezain berezia izan zen. Hura jendetza beroa!
|
Kantari ari zarela ahotsik gabe geratu al zara? Bai! Baina disimulatzen ahalegindu naiz, eta uste dut ez dela, orain arte, inor ohartu…
|
|
Hatzak zupatzen ditut: Jatea asko gustatzen zait. Adibidez, untxia janaz. Baita jaki exotikoak probatzen ditudanean ere.
|
Gogoko ez dudan jakia: Maionesa, Coca Cola eta zainzuriak. Azken hauek ezin ditut usaindu ere egin!
|
|
Dirua ordainduko nuke: Pertsona kutun edo berezi batekin egoteagatik.
|
Ez nioke xentimorik ere emango: Auto bat ez erostearren, kontzesionario bati.
|