| -Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Ez naiz oso iaioa, baina patata tortilla bat egiteko adina moldatzen naiz.
|
-Komunean. Zer irakurtzen duzu? Ez dut irakurgairik eramaten. Egin beharrekoak lehenbailehen egin, eta ospa!
|
| -Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Zenbait politikarirekin…
|
-Dutxan. Zer kantatzen duzu? Aurreko egunetan entzundako melodiaren bat.
|
| -Larrugorritan. Non? Uharte huts batean.
|
-Lanean. Zer gorroto duzu? Gauza gutxi, oso gustuko baitut. Baita entrenatzea ere.
|
| -Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Iaz Polinesian izan nintzen: leku bikaina benetan. Halere, ez dut egon naizen lekuen oroitzapen txarrik
|
-Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Jende gehiegiko taberna eta dantzalekuetan. Ito egiten naiz, eta ez dut gozatzen.
|
| -Kiroldegian. Zein kirol? Garai batean hamaika kirol egiten nituen: futbolean, arineketan… Orain pilotan murgilduta bizi naiz.
|
-Kontzertuan. Zein talde? Metallica. Ekainean Bilbon eman zuten kontzertuan izan nintzen, eta berriz ere gustura entzungo nituzke.
|
| -Liburutegian. Zein liburu? Azkeneko urteetan ez dut bakar bat ere irakurri. Prentsa bai, ordea; pilota albisteak, batik bat.
|
-Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Aurtengo Leitzako festetan.
|
| -Elizan. Noiz azken aldiz? Aspalditxoan ez naiz izan.
|
-Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Auskalo! Presarik ez dudanez, ez dut pentsatu ere egin. Badut astirik.
|
| -Zeruan. Non? Familian eta lagunartean.
|
-Infernuan. Non? Ez dut uste kexatzeko moduan gaudenik, badira munduan egunero infernu batean bizi direnak.
|