Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Patata tortilla. Iaioa naiz. Amonak behin gomendatu zidan bezala, esne apur bat botatzen diot.
|
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Ezer ez. Sakeleko telefonoko tetris joko batekin aritzen naiz.
|
| Ohean. Amesgaiztoa? Emandako eguraldi iragarpena ez betetzea.
|
Telebistan. Zer ikusten duzu? Edozein gauza; kontsumitzaile amorratua naiz.
|
| Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Eguraldiaz galdetuko didan norbaitekin. Eskerrak hirugarren solairuan bizi naizen…
|
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Benito Lertxundiren kantak: Nafarroa, Baldorba eta Erribera.
|
| Lanean. Zer gorroto duzu? Nagusia.
|
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Izandako lekuetara ez naiz itzultzen, leku asko baitaude ikusi, ezagutu eta gozatzeko.
|
| Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Mikel Otermin lagunaren soltero despedidan: parrandak egiteko nire egungo sasoiaz ohartu nintzen; adinaz, alegia.
|
Kiroldegian. Zein kirol? Sofing-a. Baita Tai Chia ere.
|
| Kontzertuan. Zein talde? Gatibu!
|
Liburutegian. Zein liburu? Dejame que te cuente ipuin liburua.
|
| Larrugorritan. Non? Edonon, ez dut inolako arazorik.
|
|