| Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Edozein gauza; okasio eta gonbidatuaren arabera. Gustatzen zait sukaldean ibiltzea. Nahiko sukaldari ona naiz.
|
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Parean egokitzen zaidana. Autoei buruzko aldizkariak, nahiz eta tutik ere ez ulertu; krema poteen atzealdeko osagaiak…
|
| Ohean. Ametsgaiztoa. Oihu batean iratzartzen naiz nahi baino gehiagotan. Gero barealdia etortzen da.
|
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Albistegiez gain, bada… telesail yankiak: House, Anatomia de Grey…
|
| Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Astebetean dutxatu ez den pertsona batekin.
|
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Izan daitekeen kantarik narrasena. Lelorik lotsagarrienak pega-pega egiten zaizkit.
|
| Lanean. Zer gorroto duzu? Nork bere lana egin beharrean, berea egiteko ingurukoak zapaltzea.
|
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Zorionez, ez daukat inolako lekurik debekatuta. Oporretan gaizki pasatzea bekatu galanta da.
|
| Larrugorritan. Non? Hondartzetan. Adibidez, Cabo de Gatan.
|
Kontzertuan. Zein talde? The Policen kontzertuan izan nintzen Bartzelonan, eta izugarri gozatu nuen.
|
Liburutegian. Zein liburu? Paul Austerren edozein. Oso gogoko dut. Beti izaten dut libururen bat eskuartean.
|
Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Errutinan sartuta nabil eta hilabete batzuk joan dira Zarauzkotik ez naizela pasatu.
|