| Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Ez dakit iaioa naizen, baina bakailaoa saltsan.
|
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Normalean, egunkaria. Eta azterketa garaian, baita apunteak ere.
|
| Ohean. Amesgaiztoa. Hurrengo goizean ilusiorik gabe jaikitzea.
|
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Ez dut denbora asko pasatzen telebista aurrean. Nahiago izaten dut lagunekin egon.
|
| Ikasketetan. Zer gorroto duzu? Apunte eta azterketen gainetik, goizero jaiki beharra.
|
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Egondako lekuetan oso gustura egon naiz.
|
| Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Ez dut parranda txarrik gogoratzen. Hala bada, etxera joaten naiz.
|
Mendian. Zer da arriskutsua? Edozer okertu daiteke mendian, baina paseoan ibiltzea gogoko dut.
|
| Hondartzan. Zer da aspergarria? Hondartza bera! Jendetzak ez ditut begiko.
|
Kiroldegian. Zein kirol? Kiroldegitik kanpora, mendi bizikletan ibiltzea gustatzen zait.
|
| Kontzertuan. Zein talde? Berri Txarrak edo Gu ta Gutarrak.
|
Liburutegian. Zein liburu? Samuel Becketten Esperando a Godot. Azken boladan ipuinak irakurtzen ari naiz.
|
| Gaztetxean. Noiz azken aldiz? Añorgako Gazte Asanbladakoekin, duela hilabete inguru, kontzertu batean. Gustura.
|
Elizan. Noiz azken aldiz? Lagun baten aitonaren hiletan
|
| Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian? Nahiago dut ezer ere ez idaztea; bizirik nagoela seinale.
|
|