Sukaldean. Zer prestatuko zenuke? Lehendabizi ikasi. Pintxoekin moldatzen naiz; hau da, sukaldaritza minimalista.
|
Komunean. Zer irakurtzen duzu? Liburuak! Matilde Asensiren El utimo caton daukat txoko batean.
|
Ohean. Amesgaiztoa. Somnanbulua naiz! Eta gutxitzen ari ez denez, ingurukoentzat naiz amesgaiztoa.
|
Telebista aurrean. Zer ikusten duzu? Batik bat, filmak.
|
Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? Hainbeste jenderekin! Zenbait politikorekin, demagun.
|
Dutxan. Zer kantatzen duzu? Edozein gauza. Adibidez, Van Morrison. Beti irratia aldamenean izaten dut.
|
Lanean. Zer gorroto duzu? Lan taldean giro txarra egotea gorroto izango nuke.
|
Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko? Oro har, Hegoameriketara joaten naiz, eta inon ez dut gaizki pasatu; majo gozatu dut.
|
Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? Ez dut gogoratzen! Parrandak oso gogoko ditut, parrandazalea bainaiz.
|
Mendian. Zer da arriskutsua? Gozatzeko lekua da, eta errespetua izanez gero, ezer ere ez!
|
Hondartzan. Zer da aspergarria? Uretan sartu gabe eguzkia hartzea. Toailan ‘buelta eta buelta’ egoteak aspertzen nau.
|
Liburutegian. Zein liburu?
Mesanotxearen gainean Fernando Alonso Abaden żPor que luchamos los
vascos? daukat. Xabier Silveiraren A las ocho en el Bule irakurtzeko
gogoa dut.
|