Zenbagarrenean atera zenuen gidabaimena? Lehenengoan atera nuen, 18 urterekin. 15 bat klase edo hartu nituen.
|
Autoeskolan zer ez da egin behar? Kasu egin behar zaio irakasleari, eta bestela… ahal duzun egin.
|
Madrilen gustura egoteko… Santa Ana plazako terrazetara joaten naiz, egunkaria irakurtzera.
|
Madrilen ez zinateke sartuko… Santiago Bernabeu estadio inguruko tabernetan.
|
| Kalean gelditu zintuzten azkeneko aldian… Atzo, Malagan. Argazkia egin nahi zuten nirekin batera.
|
Pote bat ordaindu zizuten azken aldian… Oso noizean behin gertatzen da; ezaguna izatearen alde ona da.
|
Menua presta ezazu Madrilera bisitan joan zaizkizun lagunentzat... Oso sukaldari txarra naiz. Beraz, kanpora eramango nituzke jatetxeren batera… eta gero, parranda.
|
Nola topatuko lukete zure etxea? Oso hankaz gora? Ez, nahiko txukun, bi emakumerekin bizi naiz eta… Nahiko txukun.
|
| Komunera zer eramaten duzu irakurtzeko? Komunean ez naiz irakurketazalea. Azkar bukatu, eta kitto.
|
Eta ohera? Hurrengo egunean grabatu beharreko sekuentzien gidoiak.
|
| Aurtengo oporrak. Non? New Yorkera joango naiz, lagun baten etxera astebetez, eta gero kostaldera joango naiz, lan kontuek uzten badidate, noski
|
Azken parranda itzela. Non? Almerian, joan den astebukaeran. Parranda ona egin nuen, bai.
|