| Maiana Agorrody, Lady My: “Ez dut oraindik larrutan egin" |
 | -
Testua: Patxi Uranga. Argazkiak: My Jok -
Marrazkilaria, My Jok markako diseinatzailea da. ETB3ko "Burp" saioaren ekoizlea da Jokin Etxeberriarekin batera, baina zuzendari artistiko eta gidoilari lanetan ere badabil saio berean.
|
|
|
| Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Gelditzen den tokiaren arabera. Baina han goian guztiak zintzoak badira, apur bat aspergarria irudiko zait giroa…
|
Ilargira, zer gabe ez zinateke joango? Burper bat eramanen nuke ilargira, barre egiteko. Eta kamera bat, gure erokeriak filmatzeko..
|
| Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen esaldia: zurekin burpatu nahi dut!
|
Larrutan egin duzun lekurik arraroena. Ez dut oraindik egin, amamak esan zidan ezkondu behar nintzela lehenengo. Baina, erabakitzen dudanean, mendi gailurren batean egitea gustatuko litzaidake.
|
| Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena… Politena: maite zaitut. Zatarrena: ez naiz zurekin fido.
|
Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit: tabakoa
|
| Atsegin duzu: barre egitea, marraztea, komikiak, Bilbo, burper-ak eta lagunak, jendea ezagutzea, gosariak, Asiako janaria, hip hopa eta reggaea, jaia, siesta… hainbat gauza!
|
Gorroto duzu: miseria, gerra eta arrazakeria
|
| Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea. Filma: Rocky II. Liburua: Robert Crumb marrazkilariaren liburu guztiak. Abestia: Going on! Diskoa: Going on projekt. Taldea: PIB allstar.
|
Poltsikoan beti daramazu: telefonoa, arkatza eta koadernoa, ezpainak margotzeko barra gorria, Ipod bat, txikleak, pegatinak… mila gauza.
|
| Ajeari aurre egiteko formula perfektua… lagunekin barre egitea.
|
Ikustezina izateko boterea bazenu… Ez nuke erabiliko, beldurra emango lidake.
|
|
|
|