Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu... Hori ere ez dugu guk erabakitzen, ezta?
|
1996. Zaldibi hiriburu matxinoa. Nongoa, Euskadikoa? Garai batean, akaso. Gaur egun, Euskal Herrikoa.
|
Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena... Politena: “maite haut”. Zatarrena? Puf... aukeratzen lanak!
|
Gorroto duzu.
Faltsukeria eta gezurra.
|
Atsegin duzu. Egia eta koherentzia.
|
Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Egia da, baina dena da negoziagarri.
|
Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea. Filma: The wind that shakes the barley (Ken Loach). Liburua: Argala. Abestia: Laboaren Lili bat. Diskoa: orain ez dut buruan, baina taldea Berri Txarrak, dudarik gabe.
|
Poltsikoan beti daramazu: Poltsikoa hutsik, eta poltsa gainezka.
|
Zure txoko maitea. Gehiegi zaintzen ez badut ere, Oiduiko saroia.
|
Ajeari aurre egiteko formula perfektua... Sofa eta haragizko manta.
|
Ikustezina izateko boterea bazenu... Batzuk ez lirateke ederki ibiliko...
|
Ilargira zer gabe ez zinateke joango? Eta Madrilera? Ilargira emazterik gabe, eta Madrilera "esposarik" gabe, kar, kar.
|