Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu... Irentsitako psikotropikoaren arabekoa da hori.
|
Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen bertso bukaera. Errepikarik ez daukan doinua izaten du, lehenengoan ulertzen da.
|
Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena... Politena,
dexentetan entzuna, baina momentuaren arabera aurrera jarraitzeko
indarra ematen duena: “Hik baliyo dek!”. Itsusiena? Beste askotan
esaten den esaldi gorrotagarria: “ez zara batere aldatu!”. Zertarako
bizi gara orduan, etengabe aldatzeko ez bada?
|
Gorroto duzu. Bere buruarekin errazegi errukitzen den jendea.
|
Atsegin duzu. Kefirra, gosaltzen. Eguna bizi-bizi hasteko.
|
Medikuak bizioak uzteko agindua eman dit. Partikularretik ibiltzeko ez dugu nahikoa irabazten...
|
Filma: Amores perros (Alejandro Gonzalez Iñarritu). Liburua: La familia
Wapshot (John Cheever), Abestia: Radau (God is an astronaut). Diskoa:
Argia eta itzala (Piztiak). Taldea: El corazon del Sapo.
|
Poltsikoan beti daramazu: eskua.
|
Zure txoko maitea. Oriotik Igeldora bitarteko kosta.
|
Ajeari aurre egiteko formula perfektua... Jainkorik ez da existitzen.
|
Ikustezina izateko boterea bazenu... Betaurrekoek salatuko nindukete.
|
Ilargira zer gabe ez zinateke joango? Noizean behin,
lurrera itzultzeko asmorik gabe ez nintzateke irten ere egingo, seguru.
|