Pertsona zintzoak zerura omen doaz, zu… Zerura joatea bertzerik ez zait falta, ai ama!, zenbat kilometro…
|
Ligatzeko inoiz huts egiten ez duen bertso bukaera. Ligatzeko hobe bertsorik ez kantatzea!
|
Inoiz esan dizuten gauzarik politena. Eta zatarrena… Politena: noizbait
tristatzen bazara, begiratu ispilura / hor egongo da betiko, pozteko
arrazoi hura.
Itsusiena: ez dut oroitzen.
|
San Fermin: Lesaka edo Iruńea? Lesaka.
|
Gorroto duzu. Ardura bat hartu eta betetzen ez duen jendea.
|
Atsegin duzu. Niretzako denbora izatea.
|
Medikuak San Ferminetan ez ateratzeko agindua eman dizu. Ez dago arazorik, ez ditut San Ferminak behar parranda eder bat egiteko.
|
Filma, liburua, abestia, diskoa, taldea. Filma: En la ciudad sin límites (Antonio Hernández). Liburua: Rossettiren obsesioa (Ramon Saizarbitoria). Abestia: Bi musu (Rafa Rueda). Taldea: Berri Txarrak.
|
Poltsikoan beti daramazu: Tabakoa.
|
Zure txoko maitea. Lekeitio.
|
Ajeari aurre egiteko formula perfektua… Sofa eta konpainia ona.
|
Ikusezina izateko boterea bazenu… Bazterrak nahastuko nituzke.
|