Txalaparta: jolasa, ogibidea ala ihesbidea? Jolasa gehienetan, ogibidea azken 13 urteotan eta ihesbidea noizbehinka.
|
Posiblea al da samurtasuna kolpeka adieraztea? Posiblea bakarrik ez, beharrezkoa ere bai! Bestela txalapartak ez luke niretzat daukan erakargarritasun berbera edukiko.
|
Baina, nori ez zenioke sekula halakorik eskainiko? Mundua kolore bakarrekoa nahi duten horiei. Edo agian samurtasunez tratatuta haiek aldaraztea lortuko dugu... mmm...
|
Lanean ala parrandan, zertan hobe? Parranda gehiago baloratzen dut lanean esfortzatu ondoren. Nola jakin zer den zuria beltza ezagutu gabe?
|
Kontzertu baterako, zein talde? Mano Negra.
|
Larrugorritan, non? Itsasoan.
|
Aitor dezakezun bizio bat… Hainbeste maite dut gosaldu ondoren lotara itzultzea!
|
Bizitza nomada ala sedentarioa nahiago? Bizitza fasearen araberakoa da hori. Orain sedentario nahiago, baina, noiz arte...?
|
Bizileku finkorik duenak ezinbestekoa besterik ez darama gainean. Zer da ezinbestekoa zuretzat? Jendea.
|
Ezagutu duzun lekurik ikusgarriena? Norvegiako Lofoten irlak ikaragarri ikusgarriak dira, baina Machu Pichuk arnasa kentzen dizu.
|