azken zenbakia

..kioskoan salgai..
datorren zenbakia
zenbaki zaharrak
sexua
sarezulo
literatura
zinema
musika
kirolak
protagonistak
fotomaton
fotomaton
iruditan
beste atalak
Buletina jaso
harpidetza
zinema | film aipamenak
antolatu honi jarraiki:
125. zenbakia | 2012/12
The Iron Lady
Zuz: Phyllida Lloyd. Akt: Meryl Streep, Jim Broadbent, Anthony Head.
- -
Falkland Uharteetako edo Malvinetako gerraren aurreko egunetan jazotako krisi politikoa Margaret Thatcherrek nola kudeatu zuen erakutsiko du filmak. Britainia Handian asko kritikatu dute Burdinazko Dama gorpuzteko aktore estatubatuar bat aukeratu izana, baina Meryl Streepek aho guztiak itxi ditu. Errekor guztiak hautsi eta Oscar sarietan 17. izendapena jasoko du zalantzarik gabe, eta agian, hirugarrena irabazi.

125. zenbakia | 2012/12
Millennium: the girl with the dragon tattoo
Zuz: David Fincher. Akt: Rooney Mara, Daniel Craig, Christopher Plummer.
- -
Stieg Larsson idazlearen trilogia arrakastatsua, oraingoan, Hollywoodeko iragazkitik pasata. Istorioa ezaguna da, Lisbeth Salanderri eta Mikael Blomkvisti dagoeneko aurpegia jarri die ikusleak, beraz, zer berririk eskaini dezake? David Fincherren gordintasun krudela (Se7en, 1995), suspentse obsesiboa (Zodiac, 2007) eta eszenaratze perfektua (The Social Network, 2010). Horixe besterik ez.   

125. zenbakia | 2012/12
Et maintenant, on va où?
Zuz: Nadine Labaki. Akt: Nadine Labaki, Kevin Abboud, Claude Baz Moussawbaa.
- -
Libanon kokatua, elkar ikusi ezin dezaketen senar musulman eta kristauak dituzten emakume talde bat da protagonista. Tira-birak apaltze aldera, imajinazioa erabili eta mota guztietako amarruak baliatuko dituzte senarrak okupatuta egon daitezen. 2007an Caramel fimarekin Donostiako Zinemaldian Ikusleen Saria jaso zuen Nadine Labakik, eta aurtengoan film honekin Europar filmaren saria. 

125. zenbakia | 2012/12
Arrugas
Zuz: Ignacio Ferreras.
- -
Paco Rocaren komiki arrakastatsuaren moldaketa. Emilio geriatrikoan sartuko dute Alzheimer gaixotasunaren lehen faseetan dela. Han, Miguelen eta honen adiskideen laguntza jasoko du esperantzarik gabeko gaixoak dituzten goiko pisura eraman ez dezaten. Adineko pertsona askok jasaten duten bakardade eta isolamendua erakusten ditu filmak, ikusle oro samurtzen duten pertsonaia hunkigarrien bitartez.

125. zenbakia | 2012/12
J. Edgar
Zuz: Clint Eastwood. Akt: Leonardo DiCaprio, Naomi Watts, Judi Dench.
- -
1924an, 29 urterekin, FBIko zuzendari nagusi izendatu zuten J. Edgar Hoover eta kargu hori bete zuen 1972an hil zen arte. AEBetako pertsona garrantzitsuenen sekretu ilunen jakitun, herrialdeko pertsonarik boteretsuenetakoa izan zen. Pertsonaia polemikoa izaki, neutraltasuna mantentzen duen filma dakar Eastwoodek bere lanetan ohikoak diren zuhurtzia eta elegantziarekin. DiCapriorentzat Oscarra ekar dezake?   

<<1 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | ... >>
facebook twitter youtube
agenda
etxekoak
bideoak EuskalDownhill elkartea


 
lege oharra
diseinua & garapena: eragin.com